jueves, 29 de octubre de 2015

Haragi prozesatuak minbizia eragiten omen du

Haragi prozesatuak minbizia eragiten duten gaien artean sartu ditu OMEk. Haragi gorriaren gainean ere arreta jarri du.

martes, 20 de octubre de 2015

Animaliak oparitzea, moda berria

Animalia bat oparitu nahi al duzu? Jende askok tentazio hori izango du ziurrenez. Originala izatea omen da helburua. Animalien babesaren alde lan egiten duten elkarteek, berriz, ez dute begi onez ikusten animaliak opari gisa erabiltzea.

Estralurtarrak bilatzeko teleskopio-sarea

 Kalifornia, Estatu Batuetan, berrogeita bi irrati-teleskopio jarri dituzte zerura begira, estralurtarrak edo bizi estralurtarraren arrastoren bat topatzeko asmoz.

Pasahitza ongi aukeratzeak duen garrantzia

Interneten erabiltzen ditugun pasahitzak seguruak al dira? Interneten nabigatzeko pasahitzak nahitaezkoak izaten dira kasu askotan; posta elektronikoa irakurtzerakoan, bankuko kontu korrontera Internet bidez sartzerakoan edota sarean produkturen bat erosterakoan, adibidez. Baina zein punturaino da segurua gure pasahitza?

Photoshop erabiltzea debekatu nahi dute Ingalaterran

Argazki digitalak manipulatzeko Photoshop eta antzerako programa informatikoak erabiltzea galarazi nahi du Britainia Handiko parlamentuak.

Moda

 Idatzi 20 bat lerro modari buruz.

ESAERA ZAHARRAK

Azaldu ondoko esaera zaharren esanahiak hogei bat lerroko idazlan batean.

  • Goseak ez du pentsamendu onik.
  • Hamalau ofizio, hamabost miseria.
  • Larrean jaioak, larrean nahi.
  • Goseak hortzak beti zorrotzak.
  • Langile txarrak, aitzur onik ez.
  • Askoren astoa, goseak hil.
  • Sugeak, bera bezalako kumeak.
  • Pobrearen oinean beti arantza.
  • Begietatik urrun, bihotzetik urrun.
  • Katua kanpoan eta saguak dantzan.

AISIALDI AKTIBOA


GAIA
Beharrezkoa da, aisialdiaren bitartez, eguneroko ohituretatik irtetea. 
 
EGITEKOA
Idatzi egunkari edo aldizkari batean argitatzeko moduko artikulu bat,gai honen 
inguruan duzun iritzia edo ikuspuntua argi utzi nahi duzulako.
 
Aurreko batean, egunkaria irakurtzen ari zinela, informazio honekin egin zenuen topo:
“Beharrezkoa zaigu aisialdiaren bitartez eguneroko ohituretatik irtetea, gizakiaren
oreka mantentzeko. Horrela, gure denbora-tarte libre gehiena telebista aurrean -aisia
pasiboa- ematen dugu eta honek gure parte hartzeko gaitasuna murrizten du.
Hala eta guztiz ere, gero eta gehiago dira aisia aktiboa praktikatzen duten pertsonak.”