Berdintasuna ez da inorentzat kaltegarri
Bi generoen arteko berdintasuna aldarrikatzen duen feminismoaz aritu zen Emma Watson aktorea duela gutxi eskainitako hitzaldian. Natale Irastorzak kontatuko digu gehiago.
Agian, zuetako batzuk ikusiko zenuten Emma Watsonek, duela ez asko, NBEn (Nazio Batuen Erakundean) eman zuen mintzaldia. Batzuei izena arrotza egingo zaizuen arren, ziur nago denek ezagutzen duzuela Harry Potter saga famatuaren protagonistetako bat den Hermione Granger. Bada, hau Borondate Oneko Nazio Batuetako enbaxadore izendatu zuten duela sei bat hilabete, eta, aipatutako egunean, bai bertako gainerako enbaxadoreak eta baita ia mundu osoa ere liluratuta utzi zuen hitzaldia egin zuen. Zein zen gaia? Feminismoa. Baina ez gaur horren zabaldua dagoen gizonen aurkako feminismoa, eta ezta emakumeek bakarrik defendatzen dutena ere; bi generoen arteko berdintasuna aldarrikatzen duena baizik. Eta hori da, hain zuzen, idatzi honen nahia, feminismoari buruzko ikuspuntu desberdin bat ikusaraztea.
Emma Watson aktorea
Too Young to Wed (Irudia: National Geographic)
Sarean feminismoa aldarrikatzen duten blog batzuetan ibili eta gero, konturatu nintzen badagoela esaten duenik feminismoa emakumeei dagokigun arloa dela eta emaztekienganako gutxiespen eta diskriminazioari amaiera emateaz eta gizonezkoek duten adinako botere eta eskubideak lortzeaz emakumeok arduratu beharko ginatekeela, beste sexuari parte hartzen ez utziz. Baina NBEko Borondate oneko enbaxadore den 24 urteko gazteak ederto azaldu zuen bezala, definizioz feminismoak zera esan nahi du: emakumearen eta gizonaren eskubide berdintasuna aldezten duen dotrina. Beraz, ba al du inongo zentzurik mugimendu honetan parte hartu nahi duten gizonak aldentzeak? Hau da, nola da posible feminismoa mundu osoan zabaltzea eta ideia hau biztanle guztiek partekatzea, mezua gaur egun bizi garen pertsonen erdiarentzat zuzenduta badoa eta erdi honek bakarrik parte hartzen badu?
Gainera, sexuen arteko bereizketaz hitz egiten dugunean emakumeongan soilik eragiten duela pentsatzen dugu, bereizketa honek mutil eta gizon askorengan ondorioak badituela ahaztuz. Gizonezkoak espektatiba batzuk betetzera behartuta daude nolabait. Hau da, gizon bat ausarta izatea espero da, inoiz negar ez egitea, sentimendurik ez azaltzea, indartsua izatea, kirola eta indarkeria gustatzea… Emakume bat, aldiz, jatorra eta sentibera izatea, amatasuna gustatu eta haurrak eduki nahi izatea, itxuragatik arduratzea, etab.
Beraz, bi generoen arteko bereizketa honek bai gizonezkoei eta baita emakumezkooi eragiten digunez gero, zergatik ez borrokatu biok batera berdintasuna lortzearren? Hor dago koska; mugimendu honek defendatzen duen bi sexuen arteko berdintasuna lortzeko gakoa: batasuna. Bai gizonek eta baita emakumeek ere, irizkidetasunean diskriminazio eta bereizketaren kontra borrokatzea. Artean ditugun desberdintasunak alde batera utzi eta helburu berdinaren alde egitea.
IKASBIL.
Aurreko idazlana oinarritzat hartuta, eman ezazu zure iritzia.
Gaur egun, gure giroan ikusi ahal ditzakekuegu edozein motatako lanpostuak,ia urtero ateratzen da berri bat. Baina lanpostu hauetan nolako giroa mugitzen da? ze motatako langileak hartzen dira?
ResponderEliminarLana horain dela miloika urte sortu zen baina bakarrik horain dela 100 ute edo andreak lanean daude. Askotan ezberditazun arazoekin. Ezberdin hauek ugariak dira baina gehienak soldatarekin zer ikusirik daukate hau da emaku bat eta gizon bat lana berea egitean gizonari diru gehiago hordaintzen zaio.
Honetaz aparte badago semearen kontua emaku bat aurdun dagoenean askotan kalera botatzen zaio zeren diru pila bat galtzen bai da. Honi aruka egiteko haurrak txikiak direnetik
irakatsi behar zaie emakumeak eta gizonak iru bi gauza fisiko aparte berdinak garela eta denon eskuetan dagoela mundu egoki bat egitea.
Baina gizonak badauzkagu gure arazoak baita. Emakume bati edozein gauza gertatzen bazaio beti gizona edukiko du errua eta hau baita ere okerra dago. Berdintazuna ez da bakarrik emakumeekin zerikusirk duena baita gizonentzako. Gaur egun badadude lanpostu batzuk gizonezko edo emakumezko % ezberdin handiak dituenak bakarrik gure ikastolan begiratu behar dugu emakumeak gizonak baina ugariagoak dira.
Bukatzeko ezan beharra dago ez duela inporta nor dagoen zure haurrean beti errespetatu behar duzu eta harekin ondo egon.
Gaur egun, gure giroan ikUS ditzakegu edozein motatako lanpostuak,ia urtero ateratzen da berri bat. Baina lanpostu hauetan nolako giroa mugitzen/IZATEN da? ze motatako langileak hartzen dira?
EliminarLana ORain dela miloika urte sortu zen(,) baina bakarrik ORAin dela 100 uRte edo, andreak KANPOKO lanean daude/ARITZEN DIRA. Askotan ezberditaSun arazoekin. EzberdinTASUN hORIEK ugariak dira baina gehienak soldatarekin zer ikusirik daukate(,) hau da(,) emakuME batEK eta gizon batEK lana berea/LAN BERA egitean(,) gizonari diru gehiago ORdaintzen zaio.
Honetaz aparte(,) badago semearen kontua/AMATASUN-KONTUA. EmakuME bat HAurdun dagoenean, askotan kalera botatzen DA, zeren diru pila bat galtzen baiTA. HoRRi AURRE egiteko haurrak txikiak direnetik
irakatsi behar zaie emakumeak eta gizonak HiruZPALAU KONTU fisikoEZ aparte, berdinak garela eta denon eskuetan dagoela mundu egoki bat egitea.
Baina gizonOk ERE badauzkagu gure arazoak. Emakume bati edozein gauza gertatzen bazaio beti gizonak edukiko du errua, eta hORI ere okerra dA. BerdintaSuna ez da bakarrik emakumeekin zerikusirk duena, baita gizoneEKIN ERE. Gaur egun badaUde lanpostu batzuk gizonezkoENTZAT edo emakumezkoENTZAT ezberdin handiak dituZTenak. Bakarrik/ASKI DA gure ikastolan begiratu/BEGIRATZEA behar dugu emakumeak gizonak baina ugariagoak dira/DIRELA ANTZEMATEKO.
Bukatzeko ezan beharra dago ez duela inporta nor dagoen zure haurrean beti errespetatu behar duzu eta harekin ondo egon.